Azaroaren 14ko Greba

CASTELLANO

Egoera ekonomikoa egunetik egunera larritzen ari da, kasu askotan tragedia bihurtzen delarik. Gauzak horrela, CC.OO. eta UGTeren zuzendaritzak, Europako beste zuzendaritza sindikal batzuekin batera, Greba Orokorrera deitzera bultzatuak izan dira.

Deialdi honen alderik baikorrena nazioarteko ekintza bat izatean datza, zeren CES erakundetik abiatzen da. Bazen garaia! Honelako krisialdi global bati erantzuteko, eta FMI eta Bruselatik ezartzen ari diren neurriei aurre egiteko, erantzuna ere globala izan behar da; hainbaten buruan galdera hau zebilen: baina, zer da hau? Ba horixe, hainbat sindikaturen jarrera pasiboari, kiratsa zeriola.

Euskadin gauzak ezberdinak izaten dira, eta oraingo honetan ere horrela izango da. Deialdi garrantzitsu honen aurrean, langileak eta beste puteatu guztiak sakabanatuta gaude. Berriro, bai. ELAk , LABek,… eta beste batzuk, irailaren 26an egin zuten euren Greba Orokorra. Jakina, emaitza ez zen inondik ere Greba Orokor bat izan, hau gerta dadin modu bakar bat baitago: denak eta era bateratu batean deitu behar dute. Baina zoritxarrez ohituak gara honelako ikuskizun tristeetara, zeintzuetan Greba Orokorraren esanahi historikoa guztiz debaluatu den.

Honelako egoeretan, errazena erruak besteei botatzea izaten da. Irailaren 26an, ELAk, LABek eta beste batzuk grebara deitu zutenean, UGT eta CC.OO.ekoek ilargira begira bazeuden ere, onartu behar da, deitzaileek ez zutela inolako ahaleginik egin besteekin batera mahai baten inguruan ezarri eta deialdi bateratu bat bultzatzeko, Beraz, eremu honetan erruak nahiko konpartituak dira.

Langileak, langabetuak, etxeetatik botata daudenak,… ez dugu honelakorik merezi. Egunetik egunera tragedia bihurtzen ari den egoera negargarri honetan, ezin dugu jolasten ibili umeak bagina bezala. Edo denok batera eta nazioarte mailan borrokatzen dugu, ala pikutara goaz. Eta Merkelek argi hitz egin du honetaz, murrizketak beste 5 urtean zehar aplikatu beharra aipatuz. Ez dute gelditzeko asmorik ongizate-estatua guztiz suntsitu arte.

Subiranotasuna eta independentziaren aldeko apustuak, edo Euskadin lan-harremanetarako marko propioa lortzeko ahaleginek, ezin dute gaitzetsi Espainia ,Grezia, Portugal, Alemania, Ameriketa,… eta mundu guztiko langile, langabetu eta puteatu guztiekin batera borrokatzeko aukera, zeren sekula baino argiago ageri da guztion etsai nagusia bat bera dela: krisiaren sortzailea (kapitala, bankero, inbertsio- agentzia eta espekulatzaileak osatua). Harrigarria badirudi ere, krisialdi honetatik etekin ekonomikoak ateratzen ari dira.

Acerca de kokotaraino2

Kokotaraino gaude

Un pensamiento en “Azaroaren 14ko Greba

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s