Denbora gure aurka doa

CASTELLANO

Sakrifizioak


Rajoyren esanetan, aurrerantzean, ostiral guztietan sakrifizio berriak jakinaraziko dira (aldaketak, deitzen die berak). Antzinako zibilizazioetako erritu zaharretan, sazerdoteek sakrifizioak eskaintzen zizkieten jainkoei, hauen haserrea baretu nahian.

Rajoy eta bere ekipokoak gaur egungo sazerdote berriak dira, eta merkatarien (gaur egungo jainkoak) aseezineko diru-nahia ase nahian dihardute. Betebehar zaila benetan, merkatu-ekonomiaren oinarrian, neurri gabeko etekinak lortzea baitago.

Gaurko egoera


Kokotaraino martxan jarri zenetik, egoera zeharo larritu da: historiako lan-erreformarik ankerrena jarri dute martxan, eta Osasun sailean eta Hezkuntzan egindako murrizketek, ongizate-estatua kolokan jartzen dute era larri baten. Dirurik ez dagoela diote. Espainiak ezin dituela ordaindu gaur egun ditugun mailako osakidetza eta hezkuntza. Gezurra. Vicençs Navarroren blogean sartzera gonbidatzen zaituztet eta Espainia eta Europar Batasunari buruz datozen datu ekonomikoak ikustera. Beste batzuen artean, hurrengo konklusioak atera daitezke: Estatu Espainiarra ez da pobrea; alderantziz, Batasuneko ekonomia garrantzitsuenen artean kokatzen da.

Baina besteekin konparatuz, zerbitzu publikoetan oso gutxi inbertitzen du (BPGaren arabera, noski). Aldi berean EEak errentaren banaketa desorekatuenetako bat du Batasuneko beste estatuekin konparatuz, eta are gehiago Suediaren alboan jarriz gero. Europako eskuinerik garratzenetako bat jasan beharra tokatzen zaigu.

Bitartean, dirudienez, jainkoak ez dira asetzen eskainitako sakrifizioekin eta astea joan, astea etorri, gogor zigortzen gaituzte, estatu ahuletako zorrak erasoaz, eta sakrifizio gehiagorik ez badago, kontu-hartzeaz mehatxatuz. Eta baten bat lasaitzen bada, hurrengo biharamunean arrisku-prima larriki igotzen da, eta listo, denok dardarka.

Eta egun gutxi pasa orduko, finantza-sistema garbitu beharrean aurkitzen garela esaten digute. Ez dezagun ahaztu, azken urtean Europako Banku Zentralak bilioi bat euro eman diela banku pribatuei, hiru urtetan ordaintzeko eta %1eko interesean, diru hau, nola ez, Grezia, Italia,… eta Espainiako zorra erosten erabili dutelarik , baina %5, %6 edo%7ko interesak kobratuz: Sekulako negozioa. Baina dirudienez ez da nahikoa (ikus dezagun Bankia). Gehiago eman beharko zaie, eta klaru, banku pribatuei ematen diegun dirua gero ez dugu izango Osakidetza edo Hezkuntza finantzatzeko. Zor gehiago eta listo. Murrizketa batzuk gehiago eta dena konponduta.

Gauzak horrela, gure Lehendakaria agertzen zaigu eskenatokiaren erdian, Madriletik Osasun Sailean eta Hezkuntzan egindako murrizketak gogorki salatuz. Auzitegietara joko duela, esan du. Kasi nada. Baina horretarako, amnesia ariketa izugarria egin behar izan du, berak eta bere gobernuak Euskadin egindako murrizketak ahaztuz, Osakidetzan eta Hezkuntzan hain zuzen.

Greba orokorra


Martxoaren 29ko greba, orain arte Lan Erreforma eta gobernuaren murrizketa politikaren aurka egin den saiaketarik garrantzitsuena dugu. Garrantzitsua, deialdia nahiz eta bateratua izan ez, behintzat egun berean izan zelako, honetan, sindikatuez gain, hainbat giza mugimenduk parte hartuz. Garrantzitsua, jarraipena ere neurri berekoa izan zelako, eta tamaina horretako mobilizazio batek gobernuari zilegitasuna kentzen diolako, nahiz eta honek ezer gertatu ez balitz bezala jokatu..

Eta orain, zer?


Baina ez da nahikoa. Greba orokor bat egin eta deialdira bultzatu zuten helburuak ez badira lortzen, borrokan jarraitzea tokatzen da, ez dago beste biderik. Eta egoera larri honek deiadarka eskatzen du mobilizazio bateratu eta gogor bat, eta denbora mugatua da eta gure aurka doa: eurek nahi duten status berria ezartzea lortzen badute, ongizate-estatua bertan behera geldituko da, eta milioika pertsona hurrengo hamarkadetan prekarietatean bizi izatera bultzatuko dituzte. Krisia, aberastasunaren birbanaketa bat egiteko aitzakitzat erabiltzen ari dira, juxtu egin beharko litzatekeen kontrako norabidean.

Baina ez dirudi sindikatuen buruan, mobilizazio bateratu eta indartsurik konbokatzeko asmorik dagoenik. Negargarria da egiten ari diren deialdiak ikustea: bakoitza bere aldetik, norbere afiliatuen aurrean justifikazioa bilatuz edo. Eta errua, besteena beti. Bide honetatik ez daukagu zereginik. Zeren zain daude? Ez dut ezer ulertzen. Bizitzen ari garen egoera larrian, sindikatuek modu bateratu baten erantzuteko gai ez badira, zertarako balio dute?

Indignatuen mugimenduek itxaropen apur bat dakarkigute, indignazioa gure barruan sortzen den sentimendu bat izanik, kanpotik manipulatzea (komunikabideetatik) oso zaila baita. Gero eta jende gutxiago engainatzeko gai dira. Gainera mugimendu honek proiekzio internazionala du, eta berezitasun honek interesgarriagoa bihurtzen du, langile greziar, italiar, irlandar, amerikar, espainiar, euskalherritar… eta mundu guztiko pobreen etsai nagusia, bat bera da : bankari eta merkatariek, gaur eguneko jainkoak.

Itzul gaitezen harira: Nor edo zer sakrifikatu du Rajoyk ostiral honetan edo datorrenean?.

Anuncios

Acerca de kokotaraino2

Kokotaraino gaude

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s