KOKOTARAINO!!!

Eurek “krisiaren irtenbidea” deitzen diotelarik, Madrileko gobernutik eta Eusko Jaurlaritzatik langileen eskubideen aurkako eraso larrien aurrean, Elorrieta – Errekamari institutuko irakasleek osatzen dugun Kokotaraino taldetik, honako hau adierazi nahi dugu:

1. Guztiz argi daukagu, krisi honen sorreran eta garapenean, langileok ez dugula inolako erantzukizunik. Ideia honetatik guztiz urrun, mundu mailan ematen ari den finantza-krisialdi honen arrazoiak bi dira funtsean:

Bankarien eta inbertsio-agentzien neurrigabeko diru-gosea, eta horren inguruan egin dituzten neurrigabekeriak, alde batetik, eta espekulatzaileek egiteko eta desegiteko izan duten askatasun osoa, aginte publikoek ez baitute inolako erregulazio edo kontrolik jarri haien gainean.

Estatu espainiarrean egoera larriagoa da, zeren goian esandakoari, burbuila inmobiliario erraldoiarena gehitu behar zaio. Burbuila honen errudun nagusiak espekulatzaileak badira ere, ez dute erantzukizun gutxiagorik berau saihestu ez dutenek: PP eta PSOE gobernuek, biek neurri berean.

Estatu espainiarrak duen beste arazo larri bat, finantza-baliabideen gabezia da. Gabezi hau ez da egun batetik bestera gertatu, eta aipatutako gobernu biek eratutako zerga-politikaren ondorioa da: zergen beherapenak, ondarearen gaineko zergaren desagerpena, kapital-errenten ordainketa eskasa (SICAV etan kokatuta dauden estatuko dirutzarik haundienak %1 ordaintzen dute bakarrik. Sinestezina.) Honi, iruzur fiskala gehitu behar zaio.

Jakin behar da gainera, krisia hasi zenetik, ez dela internazional ez nazional mailan, egoera honetara ekarri gaituzten gehiegikeriak kontrolatzeko neurri bat ere hartu.

Egoera honetan ari dira sakrifizioak inposatzen.

2. PP gobernuak martxan jarritako politikak (murrizketa larriak eta inbertsio publikoa bertan behera uztea), estatuaren suizidiora garamatza dudarik gabe: enpleguaren prekarizazioa (irakurri Lan-Erreforma), oinarrizko zerbitzuen (hezkuntza, osasuna) kalitatearen beherapen nabaria eta langabeziaren izugarrizko igoera (5.300.000tan gabiltza), milaka pisuen utzarazpenak

Baten batek azaldu ahal digu aurreko murrizketatik (soldaten beherapena eta plantillen murrizketa) ezer onik atera den?. Baten batek bere egoera hobetzen ikusi du, bankeroek izan ezik?

Euskadin

Baina aipatutako murrizketei, Eusko Jaurlaritzak (bat bateko erantzukizunak bultzatuta edo) eratutakoak gehitu behar dizkiogu. Ez dezagun ahaztu, Euskal Erkidegoa, superabita duen erkidego bakarra dela. Halaber, ez genuke ahaztu behar orain urte eta erdi Eusko Jaurlaritzak gauzatutako plantilla murrizketen ondorioz, hauek %10a gutxitu zirela.

Murrizketa hauek oso larriak dira, zeren langileek historikoki lortutako eskubide askoren aurka doaz, eta kasu batzuetan, gaixotasun-bajarena adibidez, zekenkeriarekin bat egiten dute: komunikabideetan alfer gisa jarri gaituzte.

Erretiratzeko adinaren data 65 urtera arte atzeratzeak (ez dabiltza txikikeriekin), sektoreko langileen eskubideei eraso larri bat izateaz gain, gazte askori lanean hasteko ateak itxiko die, langabezian jarraitu beharko dutelarik.

60 urtetik gorako irakasleek zuten klase-orduen murrizketa desagertzea dela eta, gaur egun lanean dauden bitarteko funtzionario asko, lanik gabe geratuko dira.

65 urtera arte lanean, klase orduen murrizketarik ez, eta gaixotu barik. Bitartean, gazteak etxean Egoera bitxia. Gainera, erretiro-primaren desagerpena, Itzarriko ekarpena geldiaraztea,… eta azkena, Lantokiko Prestakuntzarako dirulaguntzak kentzea (enpresei zein ikasleei).

KOKOTARAINO!!!

Neurri guzti hauek, langileen eskubideei zuzendutako eraso larri bat izateaz gain, langabezi gehiago eta irakaskuntza eta beste oinarrizko zerbitzu batzuen kalitate mailaren beheratze nabaria dakarte. Gizarte honen etorkizuna kolokan jartzen ari dira.

3. Esandako guztiagatik, argi eta ozen diogu: EZ GAITUZTE ENAGAINATUKO. EZ DITUGU ONARTZEN MURRIZKETA HAUEK. Inposatzen badituzte, ez da izango gure onespenarekin.

  • KOKOTARAINO, Euskadiko Irakaskuntza arloan sortu den talde bat da. Gure helburua, Madrileko Gobernutik eta Eusko Jaurlaritzatik, langileen aurka ezarri dituzten neurri larriei aurre egitea da, gure haserrea konpartituz eta aditzera emanez. Murrizketa hauek, langileen eskubideen aurkako eraso larri bat izateaz gain, langabezia areagotuko dute, eta irakaskuntza kalitatearen beherapen nabaria ekarriko dute.
  • KOKOTARAINO zabalik dago taldean parte hartu nahi duten guztientzat. Zenbat eta gehiago izan, are eta indar gehiago egin ahal izango dugu. Siglen arteko borrokatatik at kokatzen gara, borroka hauek langileen batasuna apurtzen baitute sistematikoki.
  • KOKOTARAINO taldekoek, murrizketa eta eraso larri hauen aurka dabiltzan beste kolektibo, giza-mugimendu,…ekin bat egin nahi dugu, haserrea eta aurkakotasuna konpartituz.

Eman zure botoa ideia honi eta sakatu gustatzen zaizun izarra.

Acerca de kokotaraino2

Kokotaraino gaude

2 pensamientos en “KOKOTARAINO!!!

  1. Nerea dice:

    Honelako orrialdeak ondo daude informazio jasotzeko iturri bezala baina gero bakoitzak, gauden ikastetxeetan, lan-taldetxoak sortu beharko genituzke egoerari aurre egiteko edozein momentutan eta ez daitela geratu erantzun puntual bat bezala.
    Mila esker!

  2. MIguel Angel Zornoza Febrer dice:

    Me gustaría que me informarán de todo cuanto se esta cociendo dentro de este gobierno.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s